IMG_4904 : 無料・フリー素材/写真
IMG_4904 / www_ukberri_net
| ライセンス | クリエイティブ・コモンズ 表示 2.1 |
|---|---|
| 説明 | 2009ko abenduaren 13an, Maialen Lujanbio hernaniarrak irabazi zuen Barakaldoko BEC erakustazokan jokatutako Bertsolari Txapelketa Nagusiko final handia. Amets Arzallus lapurtarrarekin batera, arratsaldeko buruz burukora heldu ostean, aurretik botatako bertso sorta bikainei esker jantzi zuen txapela emakume batek lehendabiziko aldiz, 14.500 bertsozalek sortutako giro ezin hobean. Aurrez aurre, bikain aritu ziren Maialen eta Amets. Hala ere, lehenengoak 1.630,75 puntu batu zituen eta bigarrenak 1.582. Bata bestearen atzetik lau txapel pilatutako Andoni Egaña laugarrena (1.058) izan zen, Jon Maiaren (1.060) ondotik. Azken lau postuetan geratu ziren Unai Iturriaga (1.046,25), Sustrai Colina (1.037,5), Aitor Mendiluze (1.009,25) eta Aitor Sarriegi (983,75), hurrenez hurren. Argazkian, Andoni Egaña. |
| 撮影日 | 2009-12-13 11:57:00 |
| 撮影者 | www_ukberri_net |
| タグ | |
| 撮影地 |

