IMG_2100 : 無料・フリー素材/写真
IMG_2100 / www_ukberri_net
ライセンス | クリエイティブ・コモンズ 表示 2.1 |
---|---|
説明 | 2010eko martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, emakumezkoek egun pairatzen duten "behin-behinekotasuna" salatu zuen Algortan Uribe Kosta eta Erandioko mugimendu feministak. Erandiotik Algortaraino emakume gazte asanbladek arratsean egindako bizikletadaren ostean, iluntzean 144 neska-mutil manifestazioan atera ziren eskualdeko hiriburuko kaleetatik, "Feminismoz prekarietatea suntsitu!" lelopean. Parekidetasuna eta lan duinen aldeko aldarrien artean, martxa Teilagorri plazara heldu zen. Bertan gogoratu zutenez, egun horretan ere Emakumeen Mundu Martxa abiatu zen mundu mailan zein Euskal Herria mailan ere, Iruñetik. Bilgune Feminista eta LABeko kide banak euskaraz eta espainolez azaldu zutenez, hirugarren martxa honetarako ere "milaka arrazoi" daude, "besteak beste, prekarietatea, pobrezia, indarkeria, ikusezintasuna eta diskriminazioa" jarraitzen dutelako "emakume aurpegia" izaten. Ekitaldia performance-a, "Zutik, emakumeak!" ereserki feminista eta lunch batekin amaitu zuten. Argibide gehiagorako: ukberri.net/modules.php?op=modload&name=News&file... |
撮影日 | 2010-03-08 20:30:19 |
撮影者 | www_ukberri_net |
タグ | |
撮影地 |