P1011219 : 無料・フリー素材/写真
P1011219 / www_ukberri_net
| ライセンス | クリエイティブ・コモンズ 表示 2.1 |
|---|---|
| 説明 | Elgoibarko kultur etxean hiru astean egon ondoren, “Goazen gudari danok… Askatasun bidean Zirardamendi-Aiastia (San Migel) Elgoibar, 1936 En defensa de la libertad” erakusketa Bizkaira lekualdatu zuten. 2014ko irailaren 24an inauguratu zuten erakusketa Erandion, Altzagako antzinako udal azokan. Urriaren 8ra arte egongo zena ikusgai. Arana Goiri batailoiko hamalau gudari hil ziren 1936ko irailaren 25ean Zirardamendi-Aiastia (San Migel)-Elgoibar frontean, Juan Agirre Mungian jaioa, baina Astrabuduako Udal Uri Batzarrean EAJn afiliatuta, eta Emeterio Llavori Erandioko semea tartean. 2012an, Elgoibar 1936 elkartearen ekimenez eta Victoriano Agoteren —gudariak lurperatu zituen baserritarraren semea— azalpenak jarraituz, Aranzadi Zientzia Elkarteak hobi batean lurperatuta zeuden lau gudarien gorpuak atera zituen. Senideen artean DNA frogak egin ostean ziurtatu ahal izan zen, gorpuetako bi Sabin Atutxa (Getxo) eta Eusebio Gaubekarenak (Leioa) zirela, biak I. Arana Goiri batailoiko Garaizabal konpainiako boluntarioak. Erakusketa Sabino Arana Fundazioak antolatu zuen, zenbait udalekin eta beste kultur erakunde eta elkarte batzuekin elkarlanean |
| 撮影日 | 2014-09-24 13:59:06 |
| 撮影者 | www_ukberri_net |
| タグ | |
| 撮影地 |

